2010/12/30

IPUINA



SAMANIEGO ETA BOLIGRAFOA
Bazen behin Maria izeneko boligafo bat, Lunbian bizi zena.5 urte zituerran eta oso bihurria zen. Paretak margotzea gustatzen zitzaion, bere tinta urdina galtatzen zuen gainera eta amak errieta egiten zion.Egun batean telebistako pantaila margotu zuen eta ezin izan zuten telebista ikusi hilabeteetan. Beste behin, ama irakurtzen ari zen liburu bat ere margotu zuen eta guraloek ordaindu egin behar izan zuten.Gurasoek horrela ezin zutela jarraitu, eta zerbait erabakitzea pentsatu zuten.
Asteak igaro osndoren, irratian hauxe entzun zuten:
“ Boligrafo txikientzatko eskola laster irekiko dugu, hau da, Samaniegok zainduko ditu boligrafoak. Harri eta zur geratuko zarete zuen boligrafoak zeinen ondo portatuko diren etxean. Fiatu gutaz!”
Bi boligrafoak pentsatzen geratu ziren eta hori izango zela aukerarik onena pentsatu zuten. Hurrengo egunean hauxe esan zioten Mariari:
-Maria, bihar bertan Samaniegora joango zara, lagun berriak egingo dituzu, baina ondo portatu bestela Samaniegok zigortu egingo zaitu eta.
Mariak buruaz baietz erantzun zien, baina bere artean pentsatzen hari zena oso bestelakoa zen. Ondo pentsatuta zeukan zoragarri pasatuko zutela Samaniego margotzen.
Biharamunean autobusez joan zen Samaniegora eta autobusean zeuden guztiei bere plana kontatu zien. Azkenean iritsi ziren, bakoitza gela batera sartu eta paretetan txerriak, gorilak, basurdeak, hipopotamoak... marraztu zituzten. Aze nolako barre algarak egin zituzten, baina bat batean... Mariari tinta agortu zitzaion! Orduan kanpora atera zen Samaniegorekin hitz egitera.
- Samaniego, tinta guztia gastatu zait etaaaa...- hasi zen Maria.
- Zertan ibili zara ba?
- Baaa... Eeeee... Mmmm...- Maria totelka- paretak margotu ditut...
Baina Samaniegoren erantzuna hauxe izan zen:
-Lasai, tinta erosiko dizut, baina emaidazu hitza ez duzula hori berriro egingo. Ez ez etxean eta ez inon.
Eta Mariak jarraian:
-Bai, baina tinta emango didazu mesedez? Ez dut gurasoek onen berri izatea nahi. Eta bereala, Samaniegok tinta eman zion Mariari, biek batera lagun keinu bat eginik.
Harrezgeroztik Mariak ez zuen ez paretik eta ez ezer margotu Samaniegori esker, eta tinta behar zuenean bakarrik erabiliz, oso ondo bizi izan ziren betiko.
Egilea: Eneritz Ugartemendia