2010/12/30

IPUINA

IKURRIÑA ETA AULKIA

Bazen behin Manuel izeneko aulki bat. Donostiako fabrika batean sortu zen. Fabrika horretan gauza asko egiten ziren aulkia, mahaiak, banderak… Manuel aulkia Jokin izeneko ikurrin baten oso lagun handia egin zen. Egun batean Jokin ikurrina eta Manuel aulkia kamioi batean sartu zituzten eta bat-batean denda batean azaldu ziren, baina Manuelek ez zekien non zegoen:
-Non gaude?-galdetu zion Manuelek.
-Denda batean-erantzun zion Jokinek. Biak oso triste zeuden zihur asko pertsona desberdinek erosiko zietelako.
Aste batzuk igaro ziren biak denda berdinean zeudela baina astearte batean familia bat etorri zen eta aulkiara begiratzen zioten eta baita ikurrinari ere, baina azkenean biak erosi zituzten.


- Bioi leku berean tokatu zaigu! – oihu egin zuten biek. Handik piska batera etxera iritsi ziren. Etxera iritsi bezain laster aulkia mahai azpian jarri zuten eta ikurrina paretari itsatsita. Manuel eta Jokin oso pozik zeuden etxe berean jarri ziedelako.
Handik hilabete batzuetara Manuel aulkia ez zegoen oso pozik zeren eta pertsona guztiak bere gainean eseritzen zeiren eta beti deseroso sentitzen zen. Jokin ikurrina ordea oso pozik zegoen beti lasai-lasai egoten uzten ziotelako. Egun batean Manuel aulkiak zera esan zion Jokin ikurrinari:
- Jokin zergatik ez gara joaten beste etxe batera?- galdetu zion Manuel aulkiak.
- Eta nola? – esan zuen Jokinek.
- Ez dut horretan pentsatu.
Egun batzuk pentsatzen egon da, Jokinei ideia bat bururatu zitzaion:
- Badakit, kalera irtengo gara eta hor itxaron egingo dugu beste pertsona batek guri har dezan – esan zuen Jokinek oso irribarre handiarekin. Azkenean, biak ados jarri ziren eta bihar bertan abiatuko zirela. Eta hori egin zuten, 30 minutu eskas igaro ondoren kalean pertsona bat begiratzen geratu ondoren hartu egin zituzten eta bere etxera eraman zuten. Manuelen eta Jokinen etxe berria oso handia, polita eta modernoa zen. Manuel aulkiari Jokin ikurrinaren ondoan jarri zioten eta biak oso pozik bizi izan ziren bere etxe berrian.
EGILEA.
ANDER JAUREGI

No hay comentarios: