JOSE LUIS
Jose Luis Xirinen aitona da eta gure gelara etorri zen bere gaztetako istorioak kontatzera. Bere istorioak Afrikan izan ziren. Jose Luisek kontatutako istorioen laburpen txiki batzuk kontatuko dizkizuegu.
KANPINEAN HIENAK
Jose Luis beste 19 pertsonekin Afrikara joan zen. Han kamioi batean bidaiatu zuten. Egun batean erabaki zuten kanpinetan lo egitea, hurrengo egunean esnatu zirenean denak harrituta geratu ziren. Lurrean oinatzak ikusi zituzten, Jose Luisek esan zigun hienenak zirela eta gauean kanpin dendaren inguruan ibili zirela.
BUFALOA ATEAN
Jose Luisek esan zigun hotel batera joan zirela eta hango belardian bufalo handi-handi bat zegoela. Adierazi zigunez, bufaloak taldean baldin badaude zuregana doazela abisatu egiten dute baina bakarrik baldin badaude ahul sentitzen dira eta abisatu gabe eraso egiten dute, “zas” akabo.
Beraiek txoferrari beldurtuta esan zioten:
-Baina zer ari da bufalo handi hori hor?
-Bufalo hori? Oso zaharra da, ez bazarete gerturatzen ez dizue ezer egingo.
-Baina gure etxeko ate parean jartzen bada? -galdetu zuten.
-Ba itxaron.
Egun batean, bufaloa bere bizilagunaren etxeko atean jarri zen eta 30 minutuz egon ziren itxaroten joan arte.
BUFALOARI ARGAZKIA
Jose Luisek bere bidaian zehar bufalo asko ikusi zituen eta gidariari arriskutsuak ziren galdetu zionean istorio txiki bat kontatu zion, eta kontatu egingo dizuegu:
“Emakume bat, ez zegoen burutik ondo, eta bufaloari argazki bat atera zion bere muturraren aurrean,eta gainera flasharekin. Bufaloak beldurtuta bertan hil zuen, bere familiaren aurrean.”
Eta honela bukatzen da istorio hau.
BAOBAB
Afrikan Baobab izeneko zuhaitzak daude. Zuhaitz hauek erraldoiak dira eta gizaki bat aurrean jartzen bada inurri bat dela dirudi. Bungalow batera joan zen eta gauean soinu arraro bat entzun zuen. Kanpora joan zen eta Baobaben azala jaten elefante bat ikusi zuen!
NGORONGORO
Ngorongoro sumendi bat zen eta Ngorongoro erupzioan hasi zen eta ondorioz krater bat sortu zen, han animali asko bizi dira: lehoiak, jirafak, zebrak, animalia txikiak, hegaztiak, etab.
KROKODILOA
JIRAFA
Jirafak ura edan baino lehen alde guztietara begiratzen dute, ez beste animali batek erasotzeko. Seguru daudenean hankak ireki egiten dituzte zabal-zabal eta geroago ura edaten hasten dira.
OSTRUKA
Ba al dakizue zenbat neurtzen duen ostruka batek? Gehienez hiru metro. Ostrukak korrikalari bikainak dira.
LEHOIA ESNATU
Lehoia lotan zegoen bitartean Jose Luisek argazki bat ateratzeko aprobetxatu nahi zuen, baina, doministiku egin zuen. Ondorioz, lehoia esnatu zen eta, jarraian, argazki bat atera zion.
ZALDIAN
Behin zaldiak alokatu zituzten, eta haien gainean ibili ziren gora eta behera. Bat-batean gelditu ziren, beraien aurrean bufalo talde handi bat ikusi zutelako. A zer ikara!
Lasaitzen saiatu ziren, atzera begiratu eta beste bufalo talde bat ikusi zuten. Agintariak lasai egoteko eskatu zien. Denbora pasata bufaloek alde egin zuten eta lasai beste animalia batzuk ikustera joan ziren.
Espero dugu zuen gustukoa izatea eta Jose Luisi eskerrak ematen dizkiogu 5B-ko ikasle guztiok.
No hay comentarios:
Publicar un comentario