Feli eta Teresa
Apirilaren 29an, Feli eta Teresa etorri ziren (Malenen eta Izaroren amonak) eta beraien txikitako gauzak kontatzera etorri ziren, eta gauza interesgarri asko kontatu zizkiguten.
Felik bere txikitako gauzak kontatu zizkigun. Bere eskolaren azpian kartzela zegoela, han mozkorrak sartzen zituzten eta bar.
Eskolan gazteleraz hitz egin behar izaten zuten eta bestela lepotik zintzilik txartel bat jantzi behar izaten zuten.
Terek kontatu zigun nobioa baldin badaukagu ez uzteko beste toki batera juten, nahiz eta gurasoen gustukoa ez izan berarekin ibiltzeko.
El demonio
Eskolak neskentzako bakarrik izaten zirela esan ziguten, eta Teresak bere irakasle monjak egunero esaten zion esaldi bat kontatu zigun:
“Hijas mías, no lo olvidéis. Lo más parecido al demonio es el hombre.”
Gaur egun biak marrazketara joaten dira, batera ederki pasatzen dute.
Feli eta Teresaren ume eta gazte garaiko kontuak entzuten gustura aritu gara. Gure eskolara etorri izanagatik, eskerrik asko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario