2014/05/27

SAMANIEGO IKASTETXEKO NESKA-MUTIL BENJAMIN ETA ALEBINAK
EDERKI GIPUZKOAKO JUDO TXAPELKETETAN

Tolosako Samaniego Herri Ikastetxeko neska-mutil benjamin eta alebinek lan txukuna egin dute Gipuzkoako Judo txapelketetan. Pasa den asteburuan ospatu zen Hernanin, hilak 17. Guztira 6 partaide izan ziren.
Benjamin kategorian, hiru ikasle aritu ziren,EnaitzTardio, Nahia Aparicio eta Aratz Aparicio. Hirurek urtean zehar ikasitako guztia praktikan jarri ondoren, diploma jaso zuten.
Alebinen kasuan, beste hiru ikasle aritu ziren. Mutiletan lan ona egin zuen Mikel Etxeberriak, gipuzkoako laugarren postuan geldituaz 45 kilo azpiko mailan. Nesken kasuan, Eider Aparicio, 32 kilo azpiko mailan, brontzezko domina eskuratzea lortu zuen. Zuriñe Tardiok aldiz, 52 kilo azpiko mailan hartu zuen parte eta Gipuzkoako txapelduna izatea lortu zuen.

Zorionak parte hartzaile guztioi, lan bikaina burutu duzue!!!
JUDO GIPUZKOA



No hay comentarios: