2014/05/27

SAMANIEGO IKASTETXEKO NESKA-MUTIL ALEBINAK EDERKI
GIPUZKOAKO ATLETISMO TXAPELKETETAN

Tolosako Samaniego Herri Ikastetxeko neska-mutil alebinek lan txukuna egin dute Gipuzkoako Atletismoko hainbat txapelketetan. Guztira 5 jardunaldi ospatu dira, lehen hiruak bakarkakoak, laugarrena taldekakoa eta azkena froga konbinatuena.
ATLETISMO GIPUZKOA ALBUMA 2014



Lehen jardunaldia, martxoaren 23an ospatu zen Errenterian. Eguraldiak lagundu ez arren, neska koadrila bat gerturatu zen bertara 60 metro hesiak etaBortexjaurtiketa egitera. Intza Adurriaga, Maddi Bengoetxea, Izaro Arregi, Zuriñe Tardio, LizetaOkomo eta Aiora Amundarain hain zuzen. Azken biek gainera, domina bana eraman zuten etxera, Lizetak zilarrezkoa bortexjaurtiketan, eta Aiorak brontzezkoa 60 metro hesietan.
Ondorengo jardunaldia, apirilaren 6an izan zen Irunen. Jardunaldi honetara Samaniegoko neska-mutil ugari gerturatu ziren, 1000 metroko lasterketa, 60 metroko lasterketa, pilota jaurtiketa eta altuera jauzia egitera. Oier Apezetxea eta LizetaOkomok oso lan ona egin zuten altuera jauziko frogan, Apezetxeak laugarren postua lortuz eta Okomok bigarrena. 1000 metroko lasterketan neska nahiz mutilak oso ondo aritu ziren, beraien markak hobetuz. Bertan, Eneko Arrospide, Ander Ugartemendia, Josu Alonso, Haritz Errazkin, Nerea Calvo, Uxue Sudupe eta Nora Rosel aritu ziren. Pilota jaurtiketan, Beñat Irazustabarrenak eta Xabier Arrietak lan ona egin zuten. Azken frogan, 60 metroetan, neska batzuk aritu ziren, Aiora Amundarain, Alba Etxeberria, Janire Telleria eta Intza Adurriaga.
Bakarkako hirugarren jardunaldia Eibarren jokatu zen apirilaren 13an. Ikastetxeko ikasleek pisu jaurtiketan, 150 metroko lasterketan eta 2000 metroko lasterketan parte hartzeko aukera izan zuten. Oier Apezetxea oso ondo aritu zen 150 metroko lasterketan, are eta gehiago froga hori egiten zuen lehen aldia zela kontuan hartuta. Pisu jaurtiketan, Maddi Iturrioz, Jon Martinez, Iker Esnaola, Mikel Etxeberria eta XubanGarcia aritu ziren, azken hau podiumean igotzetik oso gertu gelditu zen. Lasterketa luzean, Eneko Arrospide, Josu Alonso, Haritz Errazkin, Nora Rosel eta Amanda Sin aritu ziren, lehen aldia izateko marka oso onak lortu zituzten.
Taldekako txapelketa maiatzaren 11ean ospatu zen, oraingoan herrian bertan, Berazubiko zelaian. Guztira, ikastetxetik bi talde osatu ziren neskekin, eta beste bi mutilekin. Talde bakoitzak bakarkako 6 froga (60 metro, 60 metro hesiak, 1000 metroko lasterketa, luzera jauzia, altuera jauzia eta pisu jaurtiketa) eta 4x60ko erreleboa burutu zuen. Mutilek lan bikaina egin zuten eta gipuzkoako talde moduan seigarren eta zazpigarren postua lortu zuten. Parte hartzaileak Unai Iturzaeta, Ander Ugartemendia, Eneko Arrospide, Josu Alonso, Manex Sorrarain, Haritz Errazkin, Oier Apezetxea, Aimar Miguel, GoarOtermin, Iker Esnaola eta Iñigo Goikoetxea izan ziren. Nesken bi taldeak ere oso ondo aritu ziren. Froga guztiak amaitu eta puntu batuketa egin ostean, A taldea gipuzkoako txapeldun sailkatu zen eta B taldea 10.postuan. Horrez gain, erreleboen lasterketan ere, A taldea garaile izan zen. Parte hartzaileak, Janire Telleria, Nerea Calvo, Nora Rosel, Uxue Sudupe, Aiora Amundarain, Intza Adurriaga, Maddi Bengoetxea, Laiene Eceiza, LizetaOkomo, Nora Vinuesa, Zuriñe Tardio eta Rocio Sanchez.
Azkenik, froga konbinatuetan LizetaOkomok parte hartu zuen, maiatzaren 18an, hiru froga burutu ondoren, bigarren postua lortuz.
Zorionak parte hartzaile guztioi, lan bikaina burutu duzue!!!



No hay comentarios: