Samaniegoko
3. mailako ikasleok urriaren 31n Tolosara joan gara herria hobeto ezagutzera.
Gelan Txanelan herriko zerbitzuak, eskulturak.. ikasten ari gara eta irteera honetan hori dena ikusi dugu.
Eskolatik atera eta Sta Lutzia auzoa aztertu dugu, hemen gure ikastetxea dagoelako. Auzo hau nekazari auzoa da.
Gelan Txanelan herriko zerbitzuak, eskulturak.. ikasten ari gara eta irteera honetan hori dena ikusi dugu.
Eskolatik atera eta Sta Lutzia auzoa aztertu dugu, hemen gure ikastetxea dagoelako. Auzo hau nekazari auzoa da.
Gero,
Arramelera joan gara. Han, parke Berdea edo Arkaute ikusi dugu. Hemendik
Trinkete plazara iritsi gara. Bertan “ Haizean” eskultura dago.
Gorriti
plazatik Alde Zaharrera sartu gara. Auzo
honetan denda eta plaza asko daude : Berria, Berdura, Zaharra, Zerkausia,
Triangeluan bukatzeko. Ba al zenekiten
garai batean Tolosara sartzeko bost ate zeudela eta Triangeluan dagoen arkua ate horietatik geratzen den bakarra dela ?
Alde Zaharrean “
Lizardiren leihoa” eskulturan ere geratu gara. Ondoan, Aranburu jauregia eta
Errota liburutegiak aurkitzen dira.
Alde Zaharretik ateratzean, “ Atauts” eskulturan argazki bat atera dugu.
Aurrera
jarraituz, Gernikako Arbola eta Emeterio Arreseren parketan geratu gara.
Asko ibili
ondoren, hamaiketakoa hartzeko garaia iritsi zaigu. Han
jolasteko aukera izan dugu.
Iurre eta
Berazubi auzoetatik ere pasa gara eskolako bidea hartu aurretik.
Irteera
honetan, Tolosa hobeto ezagutu dugu eta primeran pasa dugu.
EGILEAK : 3. C
No hay comentarios:
Publicar un comentario