2013/11/07

ESPAZIO ONTZIA

Kaixo, lagunak:
Gaur arratsaldean  esperimentu bat egin nahi genuen.
5. mailako ikasle batek espazio ontzi bat  ekarri du, materiala eta guzti. Bikarbonatoa eta ozpina. 
Jakin nahi duzuen nola  egin dugun  esperimentua?
Aurrena, espazio ontzia bi zatitan banatu  dugu. Ondoren, bikarbonatoa espazio ontziko zuloan sartu dugu, eta ozpina berriz,  beste zuloan.
Jarraian, bi zatiak elkartu  ditugu, ondo nahastu  eta lurrean utzi dugu

.
Esperimentua ondo atera izan balitz,  kohetea gorantz joango zen, baina 3 saiakera egin ondoren, ez zaigu atera, koheteak zulo bat baitzuen.
Hurrengoan hobeto aterako zaigu!

No hay comentarios: