2016/05/18

ILARGIA

Leire Salaberriak (LH 5.C) ipuin polit hau idatzi zuen eta zuekin partekatu nahiko genuke. Zuen gustukoa delakoan gaude.

                                                                ILARGIA

Ilargia zeruan goian zegoen borobil-borobil bere pekekin. Hasieran pozik zegoen bere izar lagunekin baina gizakiek espaziontzia asmat zutenetik geroz eta tristeago sentitzen zen. Egun batean espazioantziak aurpegia erre zion eta gainera, gizakia saltoka hasiz en bere gorputzean zehar! Hortik urte betera, berriro iritsi zen gizakia Ilargira, bandera hartu eta zazta! sartu zion bere besoan. Hiru urte geroago, beste gizaki bat joan zen, bere sudurra hartu eta etxera bueltatu zen lasai asko.

Izarrek gauera ikusten zuten Ilargiari egiten ziotena. Galdetu zioten:
- Ilargi, ondo al zaude?
- Nola egongo naiz ondo?! Besoan ziztada bat bezala daukat bandera, aurpegia erreta eta kolpez beteta. Hori gutxi balitz, sudurra kendu didate! 

Hortik bi hilabetetara Lurra,  Eguzkia eta Ilargiaren artean jarri zen. Ilargi eklipsea gertatu zen. Sekulako itzala egin zion Ilargiari eta Ilargiak negarrez esan zuen:

- Ni egunero-egunero formaz aldatuko naiz eta gauero sorginak joango zaizkizue.
Ilargia triste zegoen, minduta.
Hamabost egun ilbehera izan zen, eta azkenean egun batez ilberri. Ondoren, ilgora izan zen beste hamabost egunez eta gero egun batez borobil-borobil. ilbete. Horrela joan zen aldatzen Ilargia.

Urte batzuk geroago, gizon bat joan zen ilargira, gauza bat eskatzera. Ilargiak hauxe esan zion:
- Orain zu, zertara zatoz? 
Gizonak erantzun zion:
- Ez nator min egitera. Tratu bat egingo al genuke? Maiatzak 22n ilbehera egitea nahiko nuke, ilea moztu eta gero sendo-sendo hazteko. Ekainak 5ean Ilargi betea egitea nahiko nuke, eta Eguzkiarekin indarrak batzea, marea jaistean irlara paseatuz joateko.  Ah! Ahaztu aurretik! Eta abuztuak 23an ilbehera izatea nahiko nuke nere sagarrondoa txertatzeko.

Ilargiak esan zion:
- Hori guztia egiteagatik, zer eskeiniko didazue?
- Ostirala zure eguna izango da.- esan zion gizakiak.
- Ados, ondo da- erantzun zion Ilargiak. Eta halaxe egin zuen.


Gaur egun, Ilargiak gormaz aldatzen jarraitzen du zintzo-zintzo eta tarteka handitu egiten da gu harritzeko. Guk horri "super luna" deitzen diogu, gure Super Ilargia delako. 


Leire Salaberria


No hay comentarios: