2016/05/20

ATARIAra bisita

Gaur, 2016ko maitzaren 20a, Samaniego Eskolako 5.Cko ikasleak Tolosaldeko Atarian nola lan egiten duten ikustera joan gara. Oinez habitu gara eskolatik, izerdi patxetan iritsi gara egin digun eguraldi eguzkitsuarengatik. Bertara iritsi, eta Naiarak komunikabide honetan zenbat arlok biltzen dituzten azaldu digu, baita Atariak egunkariak dituen atalak ere: publizitatea, albisteak nola jarri, inprentari buruz...Asko ikasi dugu!

Ondoren, hiru zatitan banatu gara, eta irratia  erakutsi digute, eta hitz egiteko aukera eman digute, galdera batzuk erantzun eta pozik bertako zozketan parte hartu dugu. Batzuk erantzuna asmatu dute baina lehiaketan ez du inork asmatu, Lizartzako Benitak irabazi azokako saskia. Gonbidatzen bazaituzte, aprobetxatu aukera eta joan ondo pasatzera!

Bueltako bidean, soketako parkean hamaiketakoa hartu dugu, jolasten ibili gara, eta Tolosan jarri dituzten baratza orijinalak ikusi ditugu Ederki pasa dugu! 

IRAKURRI ATARIA 
ETA IRABAZI SARIA!
Ataria

No hay comentarios: