2013/12/04

Abel Barriola Samaniegon

Kaixo denoi!

Gaur, abenduaren 4ean, Abel Barriola pelotaria eskolara etorri da, a ze emozioa!! Lehenengo 6. mailakoek elkarrizketa txiki bat egin diote, eta ondoren, guk,  5. mailakoek egin diogu. Gela bakoitzak bina galdera egin dizkio eta jarraian gelaka argazki bana atera dugu.

Hau eta gero, frontoira joan gara partidatxo bat jokatzera. 5. mailako Ekaitz eta Xabi, Abel eta Helenaren aurka. Partida bizia jokatu ondoren, eta ikuslegoaren animoei eskerrak, Abelek eta Helenak 8-4 irabazi dute. 

6. mailatik Elik eta Zuriñek Abelen aurka jokatu dute, eta 8-2 galdu dute, baina a ze bi tanto egin dituzten!!!

Abel, oso umila, jatorra, eta atsegina iruditu zaigu. Oso gertukoa, eta pilotari bikaina! Aupa Barriola!!

No hay comentarios: