Iritsi bezain pronto, Gipuzkoako eraikuntza ospetsuen maketak zeuden sarrerako belazean. Baina gehien atentzioa deitu ziguna gurpil moduko bat zen. Bueltak ematerakoan, gurpiltxo honek ura hartu eta bota egiten zuen. Museoaren sarreran, banku batean Einstein eserita zegoen, formula zientifiko bat idazten. Konpainia pixkat egin genion, jeje.
10etan Planetariumera sartu ginen, eta bertako "butaketan" eseri (eta batzuk etzan) ginen. Eguzkia urtaroen arabera nun kokatzen den ikusi genuen, baita Eguzki-sistema ere, bertako planeten ibilbidea erakutsiz. Lurraren eta Ilargiaren translazioa eta errotazioa ikusi genuen. Konstelazioak ikusterakoan, ipuintxo bat kontatu ziguten Perseo eta Andromedari buruzkoa.

elektrizitateari buruzko jolasak egin genituen. Inpresio pixkat ematen zuen, beldur pixkat ere, eta tximistak sustoa eman zigun. Gehin gustatu zitzaiguna tailerra izan zen, oso erakargarria zen.
Primeran pasa genuen gauza berriak ikasiz, ikusiz eta ikutuz, eta gu pasa gabe!
No hay comentarios:
Publicar un comentario