2013/03/14

IPUIN KONTAKETA

Aste honetan 4. mailako ikasleok Tolosako haur liburutegira joan gara ipuinak entzutera.
Iritsi bezain pronto, " ipuinen etxera" sartu ginen;
Ezetz imaginatu ze polita zen !




Oso ondo apainduta zegoen.  Zutabe bakoitzean ipuin bat jarrita zegoen eta zintzilikatuta beraien izaugarriak : kaiola bat, itsasontzia, soineko bat eta zuhaitz bat harribitxiz beteta.

Lurrean kojinak zeuden, gu eseri eta amets egiteko.




Han lau ipuin kontatu zizkigun :
" Alaba eta alabaordea" , " Zazpi lapur ", " Hiru olatu " eta " Errege zorria "


 





 Ederki pasa genuen eta txalo mordoak egin genituen asko gustatu zitzaizkigulako.
Animatu irakurtzera, DIBERTIGARRIA da !


No hay comentarios: