YOLANDA ARRIETA IDAZLEA, 4.MAILAKOEKIN
Yolanda Arrieta,idazketa tailerra egitera etorri zen.Urriaren 17tik 21era egunero saio bat egon ginen berarekin psikomotrizitate gelan. Bost egunez kolore ezberdinetako paperak eman zizkigun:
Arkatza paperetik altxa gabe marrazki bat egin genuen.Ondoren zer zen,zer izan nahi zuen eta zer falta zitzaion idatzi genuen.Jarraian paperaren atze aldean ipuin motz bat osatu genuen.
2.- Asteartea: NON (lekua)
musika entzun ondoren, paperean idatzi genuen non geunden,nola sentitzen ginen eta zer egiten ari ginen.Gero itsasoa hitza aipatu gabe bere deskripzioa egin genuen.Ondoren bi taldetan banatu eta bakoitzari irudi bat erakutsi zigun .Geunden lekutik ikusten genuena paperean idatzi behar genuen.
3.-Asteazkena:NOIZ(denbora)
Bakoitzari urtaro bat egokitu zitzaion.Ondoren
honen deskribapena egin genuen.Jarraian gure lehenengo hortza erortzerakoan,zer gertatu zitzaigun imajinatu eta idatzi genuen.
4.- Osteguna:ZER (gertaerak)
Taldeko bost zentzumenak banatu zituen.Ondoren emozio bat aukeratu eta idatzi genuen momentu bat emozio hori sentitu genuen.
5.-Ostirala: NOLA (egitura)
Olerki bateko bukaerak eman eta osatu genuen.Jarraian ipuin labur bat egin genuen bost trikimailu erabilita. (Nor,non,noiz,zer,nola).
Aste horretan primeran pasa genuen baina
alde txarra, soinketako saio bat galdu genuela izan zen.
EGILEA: 4.B
No hay comentarios:
Publicar un comentario