TOLOSA EZAGUTUZ
3.maila hastean txanelan lantzen dugun lehen gaia herria izaten da. Planoa, auzo motak, garraioak, plazak, eskulturak, zerbitzuak... eta beste hainbat gauza ikusten ditugularik.

Gaia polita da gure herria gehiago ezagutzeko balio digulako, baina onena gaia bukatzera goazenean egiten dugun irteera izaten da, izan ere, bertan gelan landutakoa benetan ikusteko aukera izaten dugu.
Irteeran zehar txosten txiki bat bete behar izaten dugu, bertan ikusitako auzo, plaza, eskultura, zubi... apuntatu behar izaten ditugularik. Hona hemen 3.A-ko ikasleak "Haizean" eskulturaren aurrean egindako lehenego geldialdian.

Ondoren alde zaharretik barrena, berdura plazatik aurrera udaletxerantz inguratzen joan ginen, bidean zehar ikusitakoak apuntatzeko "Lizardiren leihoak" eskulturaren aurrean gelditu ginen eta bertan 3.B-ko ikasleek argazkia ateratzeko aprobetxatu zuten.

Udaletxetik barrena triangulo plazatik pasatzerakoan "Atauts" eskulturari erreparatu genion, ate huts esan nahi omen du... 3.C-koek ate huts hori bete nahi izan zuten.
Azkenik gure herritik zehar egindako txangoa hamaiketakoa eginez parkean amaitu genuen. Oso ondo pasa genuen!!!!! A!! ETA HERRI DOTOREA GUREA EEE!!!!
3.A
No hay comentarios:
Publicar un comentario