Hemen erakutsi nahi dizuet Gipuzkoako mendirik garrantzitsuenen zerrendatxo bat. Baina, batzuk ez dakigunez nondik igotzen diren, azalpen hori ere ematea erabaki dut:
Jaizkibelera igotzeko, adibidez,
Hondarribiraino joatea da onena.
Erniora, berriz, beste herri batzuez
gain, Asteasutik igo gaitezke.
Uzturrera, 4.mailakook badakigu oso
ondo, Tolosatik igotzea da hoberena.
Otsabiora igotzeko, aldiz, Bedaiotik
joan gaitezke.
Txindokira, aldiz, Amezketatik igo
gaitezke.
Aizkorrira, berriz, Zegamatik igotzea
izango da egokiena.
Amaitzeko, Udalatxera Arrasatetik igo
gaitezke.
Idazlea: Amanda Sin
No hay comentarios:
Publicar un comentario