2011/10/20

Mirenen urtaroak

URTAROAK

NEGUA
Bihotz izoztua dut,
eta malko txuriak begietatik.
Neska-mutil alaiak,
etxez-etxe, atariz atari,
dabiltza kantari.


UDABERRIA
Erleak datoz lorera,
polena hartu eta
erlauntzara eramatera.
Gero ezti goxo-goxoa egin eta
guk poteetan sartzera.

UDAZKENA
Hostoak erortzen dira
zuhaitzetik behera
gorri, hori, berde, marroi...
denak batera.


UDA
Hondartzan nago lagunekin,
gaztelu bat eraikitzen,
erregea nor izango ezin erabaki,
printzesa ni izango naiz
ta erregina Maddi.

Idazlea: Miren Goikoetxea

No hay comentarios: