2011/10/10

4. MAILAKOAK EZ GARA INOIZ GALDUKO

Puntu kardinalak lau dira: Iparraldea (I), Hegoaldea (H), Ekialdea (E) eta Mendebaldea (M).
Eguzkia Ekialdetik ateratzen da eta Mendebaldean ezkutatzen da.
Goizean Iparra non dagoen jakin nahi baldin baduzu, eskubiko eskua jarri eguzkiaren parean eta zure aurrean egongo da Iparra.
Eguerdian, berriz, bizkarra jarri eguzkiaren parean eta zure itzala izango da iparraldea.
Gauean mendian iparrorratzik ez baldin badaukazu, Ipar izarrarekin jakin dezakezu non dagoen Iparra.
Ipar Izarra aurkitzeko Hartz Txikiaren buztanaren azkeneko izarra topatu beharko duzu zeruan eta berari zuzen jarraitu Ipar Izarrera iritsi artean.
Truko hauetxek jarraituz ez zarete inoiz galduko.

Idazlea: Amanda Sin





No hay comentarios: