SANTA AGEDA 2011
Ohitura zaharrari eutsiz, aurten ere otsailaren 4an Santa Agedako koplak entzun ahal izan genituen eskolako bazter ezberdinetan. Makilak eskuan, 4. mailako ikasleek emanaldi polita eskaini zuten Haur Hezkuntzako eskolan eta gimnasioan.
5. eta 6. mailakoek, berriz, ohitura zahar honi buruzko irratsaioa entzun eta lehiaketa batean parte hartu zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario