2010/12/29

POLONIA



POLONIA


Polonia Europan erdialdean kokatutako herrialdea da. Poloniaren mendebaldean Alemania dago, hegoaldean Txekiar Errepublika eta Eslovakia daude, ekialdean Bielorrusia eta Ukrania daude, iparraldean Baltiar Itsasoa, Errusia eta Lituania daude. Poloniako gehiengoa Iparraldeko Europako ordokia osatzen du. Hala ere, hegoaldean Karpatoak daude, Txekia eta Eslovakiarekin muga naturala sortuz. Varsovia (Poloniraz: Warszawa) Poloniako hiriburu eta hiri nagusia da. Poloniako erdialdean, Vistula


ibaiaren ertzean dago, Itsaso Baltikotik 360 kilometrora eta Karpatoetatik 300 kilometrora. 2009ko ekainan 1.711.466 biztanle zituen. Varsovia hiririk jendetsuena da.


Euroa sartu baino lehenagoko billetea.

Hainbat monumentu esanguratsuak.













KIROLARIAK

Jerzy Kukuczka (Katowice, 1948ko martxoaren 24a - Lhotse mendia, 1989ko urriaren 24a) poloniar alpinista bat izan zen.
1987ko irailaren 18an 14 zortzimilakoak igotzen munduko bigarren mendizalea bilakatu zen (lehenbizikoa Reinhold Messner izan zelarik).
1989ko urriaren 24an Lhotse mendiko hegoaldeko aurpegian gora zihoala gutxi gorabehera 8.200 metroko garaieran zendu zen. Katmanduko merkatuan erosi berria zuen bigarren eskuko soka bat eskalatzen ari zela hautsi eta bertan amildu eta hil zen.





Miroslav Klose
(1978ko ekainaren 9an Mirosław Marian Kloze gisa Poloniako Opole hirian jaioa) poloniar jatorriko futbolari alemaniarra da. Gaur egun FC Bayern München eta Alemaniako futbol selekzio nazionalan aurrelaria gisa jokatzen du. Golak buruz sartzeko trebezia handia duen jokalaria da; gainera oso arina da, distantzia txikian jaurtiketa sendo eta zehatza du, eta baloia zuzentzeko ere trebezia handia du.

No hay comentarios: