BETAURREKO MAGIKOAK ETA
TIGREA
Bazen behin Tigre bat, Bopo izenekoa. Afrikan bizi zen bere familiarekin. Bopo itxua zenez ez zuen ezer ikusten.
Egunero bere gelako tigreek, zirikatu egiten zioten, gaixoa ez zituen lagunik. Eskolan beti triste egoten zen Bopo, behintzat bere anaiek laguntzen zioten. Etxera joaten zenean etxekolanak egiten zituen bere amarekin eta esaten zion egunero: Ama, gaur zer dago afaltzeko?
Gaur afaltzeko entsalada eta haragia dago, esan zion amak. Afaltu ta gero ohera joaten zen.
Ostegun batean, Eskolan betaurreko batzuek aurkitu zituen lurrean. Jantzi egin zituen eta, bapatean, Bopo konturatu zen betaurreko haiek magikoak zirela, momento horretan ez zela itxua, harri eta zur gelditu zen!
Egun hartatik, klasean beste tigreek ez zioten zirikatzen eta bera oso pozik gelditu zen, lagunak egin zituen. Horrela, Urte bat pasatu zen.
Egun batean bere lagunekin ehizan ikasten zegoen. Segidan tigreari betaurrekoak lurrera erori zitzaizkion eta itxua bihurtu zen berriro.
Bapatean antzeman zuen lehoi bat bere atzean zegoela eta bere lagunak korrika joan ziren bere etxetara.
Bopo, oso ausarta zenez, ohiu bat bota zion lehoiari eta lehoia izututa joan zen. Jarraian, betaurreko bila hasi zen ordu bat eta ondoren etxera joaten saiatu zen, baina galdu egin zen Sabanaren erdian.
Egunak eta egunak pasatu ziren eta Bopo bueltaka ibili zen Sabanatik zehar. janari asko aurkitzen zuen baina etxera itzuli nahi zuen.
Egun argitsu batean etxera heldu zen. Bere ama negarrez hasi zen Bopo ikusi zuenean: Non demontre egon zara? Eta Bopori besarkada bat eman zion. Denak oso pozik jarri ziren Bopo ikusi zutenean.
EGILEA.
NEREA SARASOLA
No hay comentarios:
Publicar un comentario