YOLANDA ARRIETAREKIN IDAZTEN
Yolanda Arrieta idazlearekin idazketa tailerra egin dugu. Ipuinak hobeto idazteko trikimailu batzuk erakutsi dizkigu.
Eskuaren hatzamarretan gordetzen ditugu beharrezko 5 giltza hauek :
- NOR Pertsonaia aurkeztu
- NON Leku batean kokatu. Ez da berdin mendian edo itsasoan gertatzea
- NOIZ Udan edo neguan, goizean ala gauean pasatzea desberdina da.
- ZER Zer arazo suertatu zaio gure protagonistari ?
- NOLA Nola konpondu da istorioa ?
Ezin ditugu eskuaren erdian dauden emozioak ahaztu
5 behatz hauek erabiliz ipuin ugari sor ditzakegu.
Horretarako, gure zentzumenak erne izan behar ditugu
Tailer hau oso baliogarria izan da idazteko gauza asko erakutsi dizkigulako
Orain ikasitakoa praktikan jartzea tokatzen zaigu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario