2012/11/19

ANTZERKI FORUM-a
 Azaroak  7 eta 8an 4.mailakoek ANTZERKI FORUM-ean parte hartzeko aukera izan genuen. Bertan, Mai eta Elenak, gure arteko harremanetan sortu ahal diren liskar eta egoera desberdinak (gogorrak eta tristeak) antzeztu zituzten.



                                                                           BAI EDERKI EGIN ERE!!!
Ondoren, denon artean eszenak aztertzen egon ginen ( zein pertsonaia agertzen ziren, zer egin zuten,…) Jarraian,  eszena txar, gogor  bat hartu eta nola hobetu zitekeen antzezten gu geu aritu ginen. 



GU GEU AKTORE/AKTORESA BIHURTU GINEN!!!
Atsedena eta gero, 4ko taldeak egin eta talde bakoitzak eszena txar horiek adierazi behar genituen estatua bidez. 3 estatua egin behar genituen: lehenengoan egoera txarra adieraziz, bigarrengoan konpontzen eta hirugarrengoan konponduta.

 


ESTATUA DESBERDINAK EGITEN!!!



              Azkenik, paper handi batean eta denon artean, besteei  min eman diezazkiokegun egoerak idatzi genituen eta beste paper batean nola konpondu ditzazkegun.

Ederki pasatzeaz gain, gatazken aurrean bakoitzak hartu ditzakeen jarrera desberdinak kontutan hartuta, ondorioak ere oso desberdinak izan daitezkeela ikusi dugu.
 Gogoetarako aukera paregabea izan dugu eta ez da gutxi!!!

No hay comentarios: