2013/01/15

OLENTZEROA SAMANIEGON

             OLENTZEROA SAMANIEGON

Abenduaren 21ean olentzeroa etorri zitzaigun eskolara. Hura poza!! Sarreran egin genion harrera, musikarien laguntzaz. Asko gustatu zitzaizkion gure kantak!


  
1. eta 2. mailakoengana joan zen ondoren. Nekatuta zetorren eta gustura eseri zen.















Han, nola etorri zen kontatu zigun, mari Domingi opariak prestatzen gelditu zela ere esan zigun; poz pozik geunden denok, hain jatorra eta zintzoa da... gure eskutitzak eta muxuak jaso ondoren (berak ere
muxu asko eman zizkigun, e!) opariak banatu zizkigun.



Eta, berriz bakailua hartu , eta Haur Hezkuntzara!!bidean zihoala, gure eskola oso toki politean dagoela esan zigun. Uzturre hortxe, ondoan... Laister ikusi zituen ikasle txikienak, saltoka eta garrasika hari deika. Hura emozioa!



Ikasle txikienekin ere hizketan denbora dexente pasa zuen eta opariak banatu zizkien. Baina muxu asko, asko asko banatu zituen ere, goxo goxo eta beti irribarrez.



Ai ene, zenbat gauza kontatu zizkien! Manttoren laguna dela, eta pozik dagoela euskaraz egiten dugulako, astoa ez dakit non utzi behar izan zuela...a! eta hori bai: zintzoak garelako etorri zela, merezi dugulako. Guk noski, hori entzunda, horrela jarraitzea erabaki dugu, ea datorren urtean berriz etortzen zaigun!










n!

No hay comentarios: