2012/12/03

Euskara Eguna

Gaur 2012ko abenduaren 3a da, EUSKARA EGUNA, eta ospatzeko hainbat ekintza desberdin egin ditugu, horien artean, irratsaio berezia,  karaokea, hormairudi bat...eta jaialditxo bat ere. Bertan, dantzara joaten direnak ikasitako dantzak dantzatu dituzte, baita bertsolaritzakoek bertsoa abestu ere! Eta hara non, aurkezleek  esaten digute sorpresa bat zegoela!! Denak urduritu gara, sorpresa hori zein izango ote zen jakin nahiean. 

Bat- batean, Errealaren ereserkia entzuten hasi gara, eta atetxo batetik Errealeko jokalariak diren Gorka Elustondo eta Imanol Agirretxe azaldu dira!!!! Hau hau hau hau.....SORPRESA!!!! Asko aho zabalik gelditu gara, baina argazkia ateratzerakoan ixtea gogoratu gara, jejejeje. 





Gehiago jakiteko: http://www.realsociedad.com/document/view/spa/0/160425/ikastolei-bisita-euskararen-nazioarteko-egunean

No hay comentarios:

Publicar un comentario