2020/03/09

INTSEKTUEN ATERPEA

BILDUMA
Intsektu asko gure eskola inguruko lorategi eta baratzetan bizi dira. Gu intsektu horien bila ibili gara eta aurkitutako intsektuekin bilduma bat egitea lortu dugu. Badakigu intsektuak onuragarriak direla gure inguruan bi arrazoiengatik :

1.-Polinizazioan laguntzen dutelako.

2.-Beste intsektu kaltegarriak jaten dituztelako (haragijaleak direnak)

Negua iristean konturatu gara intsektu gutxiago dabiltzala gure inguruan eta hori ekiditeko beraientzat prestatutako egongelez betetako aterpe bat egitea pentsatu dugu, intsektu ezberdin gehienak erakartzeko.

Horrela ere intsektuen ekosistema aztertzeko aukera izango dugu begien aurrean hainbat intsektu mota izango ditugu eta.

Hasteko etxearen kanpoko estruktura egin eta ondoren barruko egongela bakoitza bete dugu material ezberdinak erabiliz: kanaberak, hostoak, adar lehorrak, goroldioa, enbor txikiak, egur zulatuak… Egongela ezberdinak sortu ditugu ahalik eta intsektu mota ezberdin gehien erakartzeko.



Intsektuen etxea non kokatu ere kontuan hartu dugu: leku eguzkitsu bat eta intsektuak elikatuko diren lorez, zuhaitzez eta zuhaixkez inguratutako leku bat.


Guzti hau aurrera eramateko hasieran informazioa aurkitu dugu interneten: zein itxura izan behar duen, neurriak, non kokatzea komeni den…

Ondoren taldeka diseinua egin dugu eta denen artean bat adostu dugu: forma, neurriak, zenbat gela izango dituen, gela bakoitza nola hornituko dugun, non jarriko dugun…

Adostu dugun aterpearen maketa egitea pentsatu dugu, beti ere benetako neurriak kontutan hartuta .

Maketa egin ondoren behin betiko aterpea eraikitzeari ekin diogu eta behar dugun materiala biltzen hasi gara: egurra, eraikitzeko tresnak eta gelak hornitzeko materialak. Taldeka antolatu gara aurrekoek egindako lana baloratuz eta errespetatuz.
ARGAZKIAK

MAKETA

ATERPEA

No hay comentarios: