2016/05/13

Urdaibaira irteera


Atzo, maiatzaren 12a Urdaibaira joan ginen. Autobusez joan ginen eta hiru orduko bidaia izan zen joan etorrian. Iritsi bezain laster padura ikustera joan ginen. Bertan, honako gauza hauek ikusi genituen:

-Txantxangorriak
- karramarroak
- zozoak
- txirriak
- basurdeen arrastoak
- kilkerraren ahotsa
- txoriak kantari
- landare inbaditzaileak

Behatokian ere izan ginen prismatikoekin txori desberdinak ikusi genituen. Ondoren hamaiketakoa egin eta berehalaxe bazkaldu genuen. Amaitzeko bistak ikusi eta museoan zehar ibili ginen.

OSO ONDO PASA GENUEN!!!!!
ikustera joatea gomendatzen dizuegu


No hay comentarios: