Kaixo lagunak!
Astea ondo bukatzeko, hona hemen asmakizuntxo batzuk. Ea zeinek asmatzen dituen!
JANARIAK
1.
Bihotza gogor
gorputza bigun
odola bihotzetik kanpo
eta azala bilotsu eta leun.
Ez naiz meloia bezain handi
ez kotoia bezain bigun.
2.
Gizon zuria ohean
hile berdeak airean
eta bizarrak oinean
3.
Bikiak dirudite
biak zuri-zuriak
baina elkarren etsai dira
eta ia iñork ez ditu batzen biak.
LANABESAK
1.
Txapela, hanka eta hagina;
hanka azpian kosk egiten badizu
ai, zer mina.
ANIMALIAK
1.
Kontaezinak gara
baina diote garela "urri";
lana gogorra eginagatik
ez dugu irabazten dirurik.
2.
Haragia barruan
hezurra kanpoan
eta aurrera egiteko
atzeraka joan.
ZERUKOAK
1.
Gauak gauago egiten ditu
eta egunak ia gau
zein da bera?Zein, darion negarra?
eta batzuetan egiten duen su-ziztada
Zein, haren orroa?
2.
Izarrek lurrean ohea egin
maindire zuriz estaleirik;
eguzkiak ohea desegin
berotasunez ohea urturik.
GORPUTZEKOAK
1.
Belarra bezainbat hazi
belarra bezela ebaki
baina ez dira inoren janari
eta bai gehienen estalki.
No hay comentarios:
Publicar un comentario