2016/02/03

San Blas eguna

Gaur, otsailak 3, San Blas eguna da eta opila jateko ohitura dago. Animatzen bazara, hemen duzu errezeta, nahiko erraza da eta oso goxuak dira. 

 OSAGAIAK
 125 gr gurin biguna 
 200gr hauts azukrea 
2 arraultza 500gr irina 
 

25gr royal legamia 
Anis pixkat
 Esne pixkat ikusten baduzue lehorra gelditzen ari dela 
 San Blaseko bainua egiteko: 
2 zuringo 
7 koiladakada azukrea,
 Txokolate urtua izena jartzeko

 PRESTAERA 
- Sumendi bat egin irina, azukre hautsarekin eta legamiarekin. 
 - Erdian, arraultzak ipini, anixa, esne pixkat eta gurina, lehenagotik eskuekin bigunduta. 
 - Bi eskuekin masa guztia amasatu bolatxo bat lortu arte.
 - Arrabola batekin masa tinkatuko dugu eta moztutzen joango gara edalontzi batekin 
 - Labeko bandejan ipini bat bestetatik tokia utziz, labean handitzen direlako. 
 - Labean sartuko ditugu 200ºC-tan 10-12 minutu bitartez tamainaren arabera.

Bitartean San Blaseko bainua prestatuko dugu:
 - Bainumarian jarri dugun bol batean, bi zuringoak eta azukrea nahasiko dugu adaxka batekin gelditu gabe.
 - Azukrea ondo urtuta dagonean, bol-a berotik aterako degu eta indarrez adaxkarekin jotzen jarraituko dugu ikusi arte ondo hoztu dela.
 - San Blaseko opilak eginda daudenean, labetik aterako ditugu, eta epeltzen utziko ditugu. 
 - Jarraian bainua ipiniko dizkiogu eta amaitzeko txokolate urtuarekin izena.

No hay comentarios: