2013/03/19

JAKIN NAHI BADUZUE ZEIN ANIMALIA BIZI DIREN OIHANEAN , ETORRI LAU URTEKO GELETARA ETA IKUSI GURE MURAL ZARAGARRIA!!!!!!!






2013/03/15








3 URTEKOEK GAUR MAZEDONIA EDERRA PRESTATU ETA JAN DUGU, BAI ONA !!!

2013/03/14

IPUIN KONTAKETA

Aste honetan 4. mailako ikasleok Tolosako haur liburutegira joan gara ipuinak entzutera.
Iritsi bezain pronto, " ipuinen etxera" sartu ginen;
Ezetz imaginatu ze polita zen !




Oso ondo apainduta zegoen.  Zutabe bakoitzean ipuin bat jarrita zegoen eta zintzilikatuta beraien izaugarriak : kaiola bat, itsasontzia, soineko bat eta zuhaitz bat harribitxiz beteta.

Lurrean kojinak zeuden, gu eseri eta amets egiteko.




Han lau ipuin kontatu zizkigun :
" Alaba eta alabaordea" , " Zazpi lapur ", " Hiru olatu " eta " Errege zorria "


 





 Ederki pasa genuen eta txalo mordoak egin genituen asko gustatu zitzaizkigulako.
Animatu irakurtzera, DIBERTIGARRIA da !


2013/03/08

KORRIKA 18AREN BIDEOKLIPA (KARAOKE)

Zer, gustatzen al zaizue korrikaren aurtengo edizioaren kanta? ba bideoklipa ere oso ondo ondo; hemen azpian klikatu ezkero, karaoke moduan azalduko zaizue gainera.
Klik egin eta... abestera!
SAMANIEGO ERE, EUSKARAREN ALDE!
IKA IKA IKA, HEMEN DATOR KORRIKA!
http://www.youtube.com/watch?v=KSxOQVlYZ5o

2013/03/03

DRON

DRODRON PILOTU GABEKO HEGAZKINAK PILOT

Kaixo 6. mailako  ikasleak gara eta orain Txanelan 3. gaiarekin ari gara .Gai hau makinei buruzkoa da eta egun batean klasean Dron gaia atera zen . Zer da Dron??????

Dron makina konposatu bat da, hegazkin bat piloturik gabe . Makina hau, beste guztiak bezala, gauza onetarako eta gauza txarretarako erabiltzen da.

 ONAK: Esperimentuetarako erabili dezake .

TXARRAK: Gerretarako erabili dezake .


2013/03/01

SAMANIEGOKO IKASLEAK 2013ko ZUHAITZ EGUNA OSPATZEN

        Gaur, Martxoak 1, Samaniego ikastetxeko 5.mailako ikasleak Tolosako Zumardi Handi parkean 2013ko zuhaitz eguna ospatu dugu. Bertan Magnolia horiak landatzeaz gainera beste hainbat tailerretan ere parte hartu dugu. Oso ondo pasatu dugu. Guk gogoz landatutako zuhaitzak guztion zaintza merezi dute. ZAIN DEZAGUN GURE INGURUA!!!